Arantzazuko Parketxeak Aitzuloko begia hobeto ezagutzeko txango gidatua antolatu du domeka honetarako. Familiei zuzendutako bisita da eta izena ematea ezinbestekoa izango da parte hartu nahi duenarentzat.
Izena emateko, arantzazu@gipuzkoanatura.eus webgunean egin beharko da; informazio gehiago nahi duenak 943 78 28 94 edo 699 33 51 83 telefonoetara deitzeko aukera du. Txangoaren prezioa 6€koa izango da eta 12 urtetik beherakoentzat 4€koa.
Goizeko hamarretan elkartuko dira Arrikrutzeko parkina pasatu eta kilometro eta erdira errepidearen ezkerreko aldean dagoen aparkaleku batean. Ibilaldiak zailtasun baxua du eta hiru ordu eta erdiko iraupena izango du, azalpenak barne.