Astebete ere ez da igaro azkenekoz usakon bainua hartzea ahalbidetu zutela, baina astero Osasun Publikoak hartzen dituen laginek, oraingoan kontrako emaitza eman dute. Oñatiko Udalak adierazi duenez, atzo bertan hartutako probetan ikusi da E.coli bakterioaren kontzentrazio mailak, berriz ere, gora egin duela. Horren ondorioz, gutxienez beste astebetez debekatuta egongo da usakon bainua hartzea.
Albiste txarra erabiltzaileentzat, are gehiago datozen egunetarako iragarrita daude tenperatura altuak ikusita. Orain, itxaron egin beharko da lagin berriak hartu eta emaitzek zer dioten jakin arte.