Uda nahasia izaten ari da Usakoko bainutokiaren baitan, bainu denboraldia ireki zenetik aukera gutxi izan dutelako oñatiarrek zein kanpotik etorritakoek, bertan bainua hartzeko aukera.
Pasa den astean berriz ezarri zuten debekua, baina, Oñatiko Udaletik adierazi dutenez, aste honetan Osasun Publikoak hartutako laginek, hobekuntza erakutsi dute bakterio kontzentrazio mailan. Hori dela eta, debekua bertan behera gelditu da, eta, datorren martitzenera arte behintzat, posible izango da usakon bainua hartzea. Hala eta guztiz ere, beste aste batzuetan esan bezala, Osasun Publikotik ez bainatzeko gomendatzen dute.
Martitzena zubia izanik, eguaztenean hartu dituzte oraingoan laginak, baina hurrengo astean normaltasunera itzuliko direla ere esan dute Oñatiko Udaletik.
Albiste zinez pozgarria Usakoko bainutokiaren erabiltzaileentzat, hurrengo egunetarako tenperatura altuak iragarrita baitaude.