Ertzainek alarma enpresa baten zentraletik jaso zuten abisua 20:30ak aldera, eta hara gerturatzean ikusi zuten autoa. Miaketa egin, eta hainbat material aurkitu ostean, metalezko materiala alarmak jo zuen enpresakoa zela jakin zuten. Hala, polizia-etxera eraman zituzten lau atxilotuak, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, eta Bergarako Guardiako Epaitegira eramango dituzte ondoren. Euretako bik aurrekariak dituzte.