Usakon bainatzeko debekua ezarri dute berriro ere

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abuztuaren 8a

Usako, artxiboko irudi batean.

Oñatiko Udalak jakinarazi duenez, hartutako azken laginen ostean, E.coli bakterioaren kontzentrazio altua dagoela jakin dute, eta, beraz, astelehenera arte, behintzat, ezingo da bainatu.

Ekainaren 10ean ireki zuten ofizialki bainu denboraldia Usakon, baina Osasun Publikoak aginduta, bainatzeko debekua ezarri zuten ekainaren 13an, aurreko egunean hartutako ur laginaren emaitza txarrak zirela-eta. Uztailaren 18an, ordea, azaldu zuten bakterioaren kontzentrazioaren emaitza hobetu egin zela, eta, beraz, bainua hartzeko aukera izan da ordutik, ez bainatzea gomendatzen zen arren.

Momentuz, astebetez luzatuko da gaur hartutako erabakia, datorren astelehenean lagin berriak hartu eta emaitzek zer dioten jakin arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak