"Kezkaz" jaso du berria Udalak, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azken urteetan osasun zerbitzu publikoa "nabarmen ahuldu" delakoan. "Eta ez da egoera irauliko denaren zantzurik. Horrek sekulako eragina du herrian eta herritarrengan. Kezkagarria da azken urteotako joera".
Era berean, Osakidetzako murrizketak bertan behera uzteko eta zerbitzua indartzeko eskaria ere egin dio Oñatiko udal gobernuak Eusko Jaurlaritzari, "jokoan dagoena" osasuna delako. "Azken urteotan osasunaren eta osasun zerbitzuen garrantzia berresten lagundu duten gertaerak izan dira, batez ere, osasun krisi batek eragindakoa. Zerbitzua ahultzeko erabakiak ez dira ulergarriak. Indartu beharra dago, beharrezko liratekeen bitartekoak jarriz".
Bien artean, ordea, astelehenetik aurrera, 14 urtetik beherako oñatiarrek Arrasateko osasun zentroa jo beharko dute Osakidetzako pediatria zerbitzua jasotzera.
Murrizketa gehiago
Ez da, ordea, murrizketak egin dituzten osasun etxe bakarra izan. Antzuolan, esate baterako, bost egunetik bira pasatu da udan mediku zerbitzua, eta egoera salatu du Antzuola Lagunkoia taldeak.