Vivaldi musikari italiarraren lanak izango dira nagusi kontzertuan, Andoni Sierraren zuzendaritzapean. Horretarako, ordea, beste hainbat kide izango ditu alboan. Irene Fraile eta Ainhoa Lopez de Munain sopranoak izango dira; Saioa Goñi eta Gabriel Diaz, kontraltoak; Ariel Hernandez eta Iñigo Fernandez, tenoreak; eta Jesus Garcia Arejuela eta Francisco Javier Jimenez, baxuak.
Musikariei dagokienez, berriz, instrumentutan, Catalin Bucaratu biolin-jolea izango da protagonistetako bat, baina baita Alejandro S.Martinez biolontxelo-jolea, Laura Marcos oboe-jolea eta Alize Mendizabal organo-jolea ere.
Sarrerak eskuragarri
Sarrerak dagoeneko salgai daude, eta Internet bidez erosi daitezke 18 edo 13 eurotan.