Gipuzkoako eta Arabako partzuergoak zehaztu du Urbiako ospakizuneko egitaraua: meza izango da lehenengo, 11:30ean, eta ondoren, 13:00etan, herri kirolen erakustaldia. Bi taldetan banatuta harri-jasotzen, aizkoran, txingak eroaten, trontzan eta korrika jardungo dute. Hori guztia trikiti doinuekin girotuko dute Mirenek, Gorkak eta Oierrek.
Antolatzaileek gogorarazi dute sortutako zaborra norberak eroan beharko duela. Gainera, oinez joan ezin denari lur orotako ibilgailuan igotzeko gomendatu diote.
Autobus zerbitzua Arantzazura
Oñatiko Udalak indartu egingo du Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua egun horretan: bi ibilgailu jarriko dituzte eta irteerak ordu erdiro izango dira. Arantzazura igotzeko lehen autobusa 7:30ean irtengo da eta ohiko ibilbidea eta geltokiak beteko ditu; gainera, 10:30ean, igoeran, eta 13:15ean, jaitsieran, Arrikrutzeko aparkalekura sartuko da. Arantzazutik jaisteko azken autobusa 19:00tan abiatuko da.
Hona hemen ordutegia:
Oñati-Arantzazu | Arantzazu-Oñati |
07:30 | 8:00 |
8:00 | 8:30 |
8:30 | 9:00 |
09:00 | 9:30 |
09:30 | 10:00 |
10:00 | 10:30 |
10:30 (Arrikrutzen geldigunea) | 11:00 |
11:00 | 11:30 |
11:30 | 12:15 |
12:00 | 12:30 |
12:30 | 13:15 (Arrikrutzen geldigunea) |
13:00-18:30 orduerdiro | 13:30-19:00 orduerdiro |
Norbere autoa erabili beharrean autobusa erabiltzea gomendatu dute Udal ordezkariek eta ohartarazi Arantzazuko aparkalekua betez gero, errepidea itxi egingo dela eta autobusa izango dela joan-etorria egiteko garraiobide bakarra.