Parketxean izango da hitzordua 11:00etan, eta 12:30ean amaituko da. Bost euroko prezioa du helduentzat, eta 3 eta 12 urte arteko gazteentzat, hirukoa. Plazak, ordea, mugatuak dira, eta aurrez eman behar da izena. Horretarako, arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera bidali daiteke mezu bat, edo, bestela, 943 78 28 94 edo 699 335 183 telefono zenbakietara deitu.