Nauticool agertokian izango dira (21:00), hiruko formatuan, eta, euren lehen diskoko kantak ez ezik, grabatu berri duteneko abestiak ere eramango dituzte oholtzara. Tartean, baina, izan dituzte beste pare bat kontzertu ere: hilaren 20an Abadiñon jo zuten, baita Baionan ere, Zipa gaztetxeak antolatutako Musika Besta jaialdiaren barruan kontzertua egin zuten eta.
2021ean sortutako talde oñatiarra da, Juan Vallsen proiektua hain zuzen ere, eta harekin batera taldea osatzen dute Ander Etxanizek, Iñigo Ugartek eta Mikel Markok.