Bi hirugarren sari lortu ditu Ganbarak Gorizziako abesbatzen lehiaketan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko uzt. 24a, 09:17

"Oso pozik" dago Ganbara abesbatza Gorizziako nazioarteko abesbatzen lehiaketan egindako lanarekin eta lortutako sariekin. Bi modalitatetan hartu du parte, polifonian eta folklorean, hirugarren saria lortu du bietan.

"Oso pozik gaude egindako lan guztiarekin. Ekarri dugun errepertorioa oso exijentea zen, gure espektatiben barruan lan ona egin zen eta emaitzarekin benetan oso pozik gaude. Bi hirugarren sari lortzea hain maila handiko lehiaketa batean handia izan da oso. Agian, orain arte egon garen maila handieneko lehiaketa izan da, abesbatzen maila, orokorrean, oso oso altua zen. Finalera, "grand prix"-era, iristea ere lortu genuen eta horrek aukera eman zigun gure lana han ere erakusteko. Esperientziarekin oso oso gustura gaude", dio abesbatzako zuzendariak Italiatik bertatik. 

Finalerako pasea lortzea Ganbararendako lorpen handia izan dela gaineratu du Biainek, eta horrez gain bi hirugarren sari lortuta, folklorean eta polifonian, oso pozik daudela. "Oso lehiaketa intentsua izan da, bero handia egin du, entsegutan pasa ditugu goizak... baina merezi izan du. Gorizziako kaleetan barrena ere ibili gara, izozkiak eta pizzak ere probatu ditugu eta pozik goaz etxera".

Erlazionatuak

Ganbara Gorizziako abesbatzen lehiaketan

Oihana Elorza Gorostiza 2023 uzt 24 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak