Bihartik, abuztuak 7, eta hiru astez, abuztuaren 26ra arte, goizetik ibiliko da bakarrik Herribusa Oñatin: 07:30etik 14:00etara astelehenetik ostiralera, eta 09:00etatik 14:00etara, zapatuetan. Arratsaldetan ez da zerbitzu hori egongo eta, beraz, ez da Usakoraino joango.
Abuztuaren 28tik aurrera berriz, urteko ohiko ordutegia beteko du Herribusak eta Usakora birritan joaten jarraituko du, irailaren 8ra arte.