Giro aparta izan dute aurten ere Santxolopeztegi auzoan ospatzen dituzten Madalena jaietan. Azpimarratzekoa baina atzo gauean batu zen jendetza Los Zopilotes Txirriaos taldea ikusteko asmotan. Lepo bete zen ermita pareko zelaia eta Iruñeako taldeak ere sekulako giroa jarri zuen euren doinuekin; gau ahaztezina zalantzarik gabe. Aurretik, Laino Beltzak taldeak eskaini zuen kontzertua eta Zopilotes amaitutakoan, berriz, Xaukena elektrotxarangak girotu zuen gaua bertaratutakoentzat. Kontzertuak baino lehenago hasi ziren auzotarrak motorrak berotzen auzo bazkariarekin eta mus txapelketarekin.
Jaiak, berriz, ostiralean hasi ziren suziria jaurtita eta ondoren bizikleta trabesia antolatu zuten. Gauen ere izan ziren kontzertuak Ezta Ilen, Erne eta Kontraalde taldeen eskutik. Amaiera, berriz, gaur eguardian izan da mezarekin, ondoren luntxarekin eta azkenengo etxafuegoa jaurtita.