Eguenean abiatu ziren Ganbarako abesbatzako kideak Italiara eta emanaldiak egin dituzte egubakoitzean eta zapatuan, polifoniaren eta folklorearen modalitateetan, hain zuzen ere. Bada, emanaldi horietan egindako lanak eman die txartela oñatiarrei finala jokatzeko. Nazioarteko bederatzi abesbatzak hartu dute parte Gorizziako lehiaketan eta bostek lortu dute gaur jokatuko den finalerako txartela, tartean, Ganbarak:
- Lady love Choir (Canada)
- Kammerchor Manila (Filippine)
- Choir of Maritime University of Szczecin (Polonia)
- Apz Maribor (Slovenia)
- Oñatiko Ganbara Abesbatza (Euskal Herria)