Haren arabera, herritarren beharrei erantzuten ez dien espazio bat da, eta proposatu dute eraikin hori etxebizitzak egiteko erabiltzea. "Oñatik benetan behar duena etxebizitzak dira. Horregatik, Oñatiko EAJren aldarrikapena babesten eta bultzatzen dugu: Guardia Zibila ateratzea, eta erabiltzen ez den espazioa etxebizitzarako zuzentzea". Espainiako Gobernuari ere eskaera berbera egin nahi diote diputatugaiek.