Argindarraren sarean hobekuntzak egin behar dituzte, eta horiek egiteko argia kenduko dute bihar, abuztuak 10, arratsaldean, Oñatin. Lau orduko etena izango da, 15:00etatik 19:00etara, Oñargik jakinarazi duen moduan. Hobekuntza horien artean, Bustinzuloko azpiestazioa aztertuko dute eta Erdi Tentsioko sarean mantentze lanak egingo. Lanak amaitutakoan emango dute berriz argia, aurrez abisatu gabe.
Argia kentzen dutenerako aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatu du Oñargik.