Hilabete baino gehiago da Usakon bainua debekatu zenetik, baina Osasun Publikoak astero hartzen dituen laginen azken emaitzek, atzo hartutakoek, hobekuntza erakutsi dute, eta beraz, bainua hartzeko debekua kendu dute. Dena dela, kutsadura maila jaitsi den arren, ez dute gomendatzen bainua hartzea. Orain, norberaren erabakia izango da uretan sartu gura duen edo ez, baina putzuan sartuz gero, dutxa erabiltzeko gomendioa ere eman dute.
Momentuz, astebetez luzatuko da gaur hartutako erabakia, datorren astelehenean lagin berriak hartu eta emaitzak zer dioten jakin arte.