Alaves, Gloriosas eta Arabako Garrasia taldeetako ordezkariek jaurtiko dute txupinazoa aurtengo Gasteizko jaietan abuztuaren 4an.
Victor Laguardia jokalariarekin eta Arabako Garrasia taldeko Leire Ruiz de Apodaka, Raul Corralejo eta Aratz Corralejorekin batera egongo da Egaña. Txupinazoa 18:00etan jaurtiko dute, hiriko kaleetan festak eztanda egin aurretik.