Sara Azurzak kontzertua emango du gaur Lazarraga lorategian

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko uzt. 12a, 10:15

Udako kultur ekitaldiak jasotzen dituen Kalean egitasmoa dela-eta joko du kontzertua bakarlariak. 19:00etan izango da.

Musikari donostiarrak, atzerrian hainbat egonaldi egin ostean, urtearen hasieran aurkeztu zuen Hemen berriro diskoa. Soul, funk eta pop kutsukoa da, eta Oñatin aurkeztuko du eginiko lana, aurreko batzuekin batera. Izan ere, musikaren bidean arrasto uzteko asmoa du.

Egitasmoaren berri

Udako kultur egitaraua batzen du Kalean egitasmoak. Ekainean hasi zen, eta irailaren hasierara arte luzatuko da. Musika du osagai nagusi, baina kale antzerkiaz eta bestelako ikuskizunez gozatzeko aukera ere izango da.

Agendan daude sartuta hitzorduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak