San Kristobal eguna ospatzeko, Olabarrietako santutxuan elkartu ziren herriko hainbat gidari, mekanikari zein kotxe zale. Jatekoaz eta edatekoaz gozatu zuten, tertulian aritzearekin batera. Ibilgailuak, lorez apainduta, bedeinkatu zituen gero, banan-banan Horazio Argarate parrokoak. Afariarekin borobildu zuten gidarien zaindariaren ospakizuna.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.