Trianakoak dira asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko uzt. 6a, 19:55

Erraldoiak joan den urteko Trianako jaietan.

Triana auzoko jaiak dira asteburuan. Bihar, egubakoitza, 19:00etan helduko da Astotrasto auzora eta domeka iluntzera arte iraungo duten jaiei emango die hasiera.

Musika, esaterako, ez da faltako aurten ere Trianako jaietan. Bihar bertan, egubakoitzean, Malko taldeak joko du, Etxepe eta Azid taldeekin batera. 22:00etan hasiko dira kontzertuak. Aurretik, iluntzean, txorimaloak eta erraldoiak ibiliko dira, Astotrastorekin batera. Sukena, Muxutruk, Potx eta Lotx eta Oñatz dantza taldeko kideak ere eskainiko dituzte emanaldiak bihartik domekara bitartean.

Totai boliviar pintxoak ere egongo dira, adibidez, Trianako jaietan eta ez egun baten bakarrik. Horrez gain, ur pistolen jolasa, mus txapelketa eta Euskal Herriko akordeoi elkartearen emanaldia ere egongo dira, besteak beste. Agendan dago sartuta egitarau osoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak