UD Logroñesen jokatuko du Andoni Ugartek

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko uztailaren 6a

Bigarren Federazio mailara jaitsi berri den Logroñes taldean jokatuko du oñatiarrak hurrengo denboraldian. Urtebeteko kontratua sinatu du.

Andoni Ugarte oñatiarrak UD Logroñes taldean jokatuko du 2023-2024 denboraldia. Sestao River utzi ostean, ikusteke zegoen non amaituko zuen oñatiarrak, eta iaz bezala Bigarren Federazio mailan jarraituko du. Urtebeteko kontratua sinatu du Logroñoko taldearekin, eta taldeko hirugarren fitxaketa da. Atzelari oñatiarrak Euskal Herriko zelai mitikoa den Las Llanas-en jokatu ondoren, aurrerantzean Espainiako zelai historiko batean lehiatuko da, Las Gaunas-en. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak