Eslovakiako Kosice hiriko GTA ikastetxearekin elkartrukea egin dute Txantxiku ikastolako batxilerreko lehen mailako ikasleek. Irailean izan ziren eslovakiarrak Oñatin eta ekainaren 16tik 26ra izan dira han oñatiarrak.
"Bihotzak beteta" itzuli dira Eslovakiatik. Han izandako harrera eta egindako bisitak oso interesgarriak eta atseginak izan direla diote. Kosicen, esatekora, bertako ikasleek antolatu zituzten bisita gidatuak: II Mundu Gerrako (Svidnik) museoa, Betliar jauregia, Tatras mendiak, Dobšinská izotz-leizearen bisita... Horrez gain, Europan barrena egindako bidaian, Venezia, Budapest, Munich eta Arcachoneko ur parkeak ezagutu dituzte. "Esperientzia paregabea eta ahaztezina. Mila esker Eslovakiako lagunei etxean bezala zaindu gaituzuelako".