Belaunaldi desberdinak bildu dituzte aurtengo Oñatiko Zubillagako San Pedro jaiek

Miren Arana Pagaldai 2023ko uzt. 2a, 20:11

Sebastian erraldoiaren aurkezpena, rock kontzertua, jendea eta giroa ez dira faltan izan aurtengo Oñatiko Zubillagako San Pedro jaietan. Haur, gazte eta helduei zuzendutako jaiak ospatu dituzte auzoan oñatiarrek

Ostegunean San Pedro eguna ospatu zuten Oñatiko Zubillaga auzoan; eta eguneko meza eta luncharekin ekin zioten jaiei, Ione Guridi auzoko jaiak antolatzen ibili denak "giro polita" izan zutela azaldu du: "urtero bezala, jende asko hurbildu zen, San Pedro eguneko betiko jendea etorri zen".

Hilaren lehenengo egunean bota zuten txupinazoa, eta ostean pelota txapelketa jokatu zuten Oñatiko gazteek: "finalak oso jendetsua izan zen, eta oso partida polita eta entretenigarria jokatu zuten, nahiko justu ibili baitziren". Urtero moduan, barbakoa egin zuten gero auzoko jendearentzat, janari guztiarekin amaitu zuten eta bapo janda gelditu ziren oñatiarrak. Iluntzean, "aspaldiko partez" rock kontzertua izan zuten, Guridiren hitzetan "topera ibili ziren, goizaldeko zazpiak arte jendea ibili zen".

Zapatuan, protagonista izan ziren auzoko heldu eta umeak. Normalean, domekan egiten duten egitaraua Tourr-a dela eta aldatu eta zapatu goizera pasa zuten; hala, helduei zuzenduta, omenaldia egin zieten auzoko jubilatuei; lunch-a sozidadean, omenaldia, dantzariak... egon ziren. Arratsaldean berriz, umeen txanda iritsi zen, eta Sebastian erraldoia bilakatu zen protagonista: "ume pila bat etorri ziren, eta Sebastian erraldoia aurkeztu genuen, Xabi Mendizabal, erraldoiaren sortzaile dena ere, asko hunkitu zen". Gau argiren erromeria eta mozorro festarekin bukatu zuten eguna.

"Sebastian erraldoiari ongi-etorria, Tourra-rekin batera egin diogu" dio Guridik, eta auzo bazkaria egin ostean, Jose Mari Usatorre gogoan eduki nahi izan dute eta gaur jokatutako pelota partidak haren omenez izan dira: "Jose Mari izatez Zubillagakoa izan ez arren, omenaldia egin diogu, orain dela urte asko etorri baitzen Zubillagara eta auzoagatik asko egin baitu, merezitako omenaldia egin diogu". Txorimalo, gaitero, eta Sebastian erraldoia egon dira gero berriz ere.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak