Errepide ertzeko ibilgailuak bihar iluntzerako kendu beharko dira

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko eka. 30a, 10:44

Aparkalekuak hustu behar direla dioten abisuak jarrita daude.

Tourra pasako den bidean ez da ibilgailurik egon behar eta hortaz ibilbidean zehar dauden aparkalekuak hustu egin beharko dira zapatu iluntzerako, 20:00etarako. Gogora ekarri behar da Elorregi eta Udanako sartu-irtenak, bestalde, itxita egongo direla, domekan, 10:00etatik 15:30era.

Domekan, 14:00ak aldera pasako da Tourra Oñatitik baina lehenago nabarituko dira herrian horrek mugikortasunean izango dituen eraginak. Arrasatetik Elorregir, eta Zubillaga auzoa erditik pasata, kanpotik zeharkatu du herria Udanan gora Goierri aldera joateko. Ibilbide horretan dauden aparkalekuak hustu egin behar dira zapatu iluntzerako, 20:00etarako. Batez ere Zubillagako, Goienako, Aita Lizarraldeko eta Olakua eta San Lorentzo auzoetako herritarrengan izango du horrek eragina.

Herritik irten edo herrira sartzeko moduak, baina, denengan eragingo du. Elorregi zein Udanako sartu-irtenak itxita egongo dira domekan 10:00etatik 15:30era. Denbora horretan, lasterketaren bidea ezingo da autoz, bizikletaz edo oinez zeharkatu. Bestalde, Domekan, Lurraldebus autobus zerbitzurik ez da egongo, esaterako 09:00etatik 17:00etara; bai, ordea, Arantzazura joatekoa. Oñatiko herrigunea eta Arantzazu arteko zerbitzua Herribusak eskainiko du, geltoki bakarrarekin: Elkar Heziko lehen hezkuntzako eraikin aurrean dagoenarekin. Anbulatorioa zabalik egongo da domeka goizean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak