'Sebastian' erraldoiarekin batera ospatuko dituzte auzoko jaiak Zubillagan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko ekainaren 28a

'Sebastian' erraldoia joan den urteko jaietan, kalean.

Bertakoa da egilea, Xabier Mendizabal Vitoriano, eta auzotarren aurrean egingo dute 'Sebastian'-en aurkezpena asteburuan; Kondea eta Kondesa ere joango dira, gainera. Eguenean, bihar, hasi eta domeka iluntzera arte luzatuko dira Zubillagan San Pedro jaiak.

Joan den urtean ez zitzaien posible izan 'Sebastian' auzoan, Zubillagan, aurkeztea eta San Migel jaietan atera zen kalera. Aurten, bai, ordea, eta horrelaxe egingo dute. Zapatu arratsaldean, 18:00etan, helduok da auzora 'Sebastian', Kondeak, Kondesak eta dultzaineroak lagunduta. Bertan egongo da egilea ere, Xabier Mendizabal auzotarra, eta erraldoia nola egin zuen azalduko du. Domekan Tourrari egingo diote ongietorrian ere egongo da 'Sebastian', eta iluntzean kalejiran ibiliko da auzotik atera gabe, txorimaloak ondoan dituela; Jose Mari Usatorre 'Indio'-ri omenaldiaren ostean izango da.

Pelota txapelketako finalak, kontzertuak, parrillada, toka txapelketak, photocall-a edo erretiratuei egindako omenaldia ere egongo dira, besteak beste. Agendan dago sartuta egitaraua, egunez egun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak