Txirrindularitzari buruzko ehun bat seilu daude ikusgai kultura etxean

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko eka. 27a, 19:20

Bizikleta sortu zenetik hasita, haren garapena nolakoa izan den, joko olinpikoetan izan duen presentzia eta itzuli handiak daude ordezkatuta seilu hauetan, hala nola, Tourra, Giroa, Espainiako Itzulia edo Paris-Roubaix moduko klasika ezagunak. Baita gertaera historiko konkretuetan sortu direnak ere, esaterako, Europa ekialdeko lasterketa.

Frantziakok Tourra bertatik pasatzen dela aitzaki hartuta, txirrindularitzari buruzko seilu erakusketa zabaldu dute Oñatin. Hemeretzi bat panel daude, zortzi orri bakoitzean, Oñatiko Numismatika eta Filatelia elkarteak, ZEKA-k, jasota dituen ehun bat seilu guztira. Horien artean dago, esaterako, Frantziako Itzulia lehenengoz Donostiara heldu zenekoa, 1949koa.

Martxoaren 8an bete ziren 70 urte munduko ziklokros txapelketa Oñatin egin zela eta urteurren hori buruan zuela hasi ziren ZEKA elkarteko lagunak txirrindularitzari buruzko seiluak batzen, duela pare bat urte. Bilduma zaharretatik hartu dituzte batzuk, erosi egin dituzte gutxi batzuk eta eurek sortu ere bai bakarren bat. Martxoan ezin izan zuten erakusketa jarri erakusketa gela libre ez zegoelako orduan eta orain jarri dute, Tourra herritik pasatzen dela-eta. 

Erakusketa domeka iluntzera arte egongo da ikusgai Oñatiko kultura etxeko erakusketa gelan, egunero, 18:00etatik 20:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak