Katuak kaletik atera eta euren bizitza errazteko dei egin gura die herritarrei OKKE elkarteak: "Bertan behera utzitako animaliekin sentsibilizatuta dauden pertsonei dei egiten diegu. Katakume eder pila bat dugu adopzio arduratsuan emateko, eta etxe bat aurkitu behar diegu". Katuei laguntzeak norberarendako onurak dituela ere badiote elkarteko kideek: "Ezagutu eskaintzen dizuten maitasuna eta lagunartea eta nola lasaitzen duen bere zurrungak estresa arintzeko".
Interesa duten herritarrek elkarteko kideekin harremanetan jartzeko bideak hauek dira: 677 98 54 11 eta 635 74 84 15 whatsapp zenbakiak eta okke.onati kontuak Facebook-en zein Instagram-en.