Domekan, uztailaren 2an, pasako da Frantziako txirrindulari lasterketa Oñatitik eta ikuskizunaz gozatzera ez ezik, etxeko balkoietan ikurrinak jartzera animatu gura ditu herritarrak Oñatiko EAJko Uri Batzarrak: "Gure herriaz eta gure aberriaz harro gauden lurraldea izanik, eta Tourra nazioarteko kirol ekitaldia dela kontuan hartuta, aukera ezin hobea dugu hau euskaldun izatearen harrotasun hori mundura zabaltzeko".