Festa eta lo-guneak hartuta Tourra bertatik bertara ikusteko

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko eka. 23a, 16:36

Udana-azpian jarriko dute festa gunea.

Udana azpian, Aldabeko bidegurutzean egongo da festa-gunea; eta Aiastui parean lo egiteko kanpalekua.

Uztailaren 2an pasako da Frantziako txirrindularitza lasterketa Oñatitik, eta Mikel Lizarraldek eta konpainiak Tourra herrian ikusteko gonbidapena egin dute: festa antolatu dute. Dagoeneko lotuta dituzte festa-gunea eta kanpalekua muntatzeko eremuak: Udana mendatearen hasieran, Aldabeko bidegurutzean, dagoen zelaian jarriko dituzte sukaldea, taberna eta karpak; Aiastui baserri aurreko zelaian lo egiteko kanpalekua egokituko dute eta Aldabe baserri ondoko beste eremu batean autokarabana eta furgonetendako tokia prestatuko dute.

Bezperan, uztailaren 1ean, herriko plazatik Olabarrietako festa-gunera 18:00etan egingo den bizikleta martxarekin hasiko da festa. Behin gunera helduta, trikitilariak eta bertsolariak egongo dira eta afaria antolatzen hasiko dira. Domekan, gosaria, hamarretakoa eta bazkaria egingo dituzte. Festara joan gura duenak izena eman behar du Lizarralde Kirolak dendan, edo 943 78 29 86 telefono-zenbakira deituta. Prezioa: 70 euro; hamazazpitik beherakoek, 30 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak