Hiruko saskibaloi txapelketa egingo dute bihar Olakuan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko eka. 23a, 08:48

Olakuako kirol kantxa.

Hiruko saskibaloi txapelketa egingo dute bihar Olakuako kirol kantxan. 16:30etik 21:00etara izango da eta gazteek zein helduek har dezakete parte.

Kategoria bakarra izango du, eta antolatzaileek dei berezia egin nahi diete neskei, jokatzera anima daitezen. Izen ematea doakoa da eta ez da saririk izango. Saskibaloiarekin gozatzeko aukera eskaini gura dute antolatzaileek. Gehienez, hamasei talde izango dira eta bi taldetan banatuko dira. Partida guztiak zazpi puntura jokatuko dira eta denbora-muga bat ezarriko da. Finala hamaika puntura jokatuko da. Izen ematea: olakua3x3@gmail.com edo Instagram.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak