Andoni Ugartek ez du Sestao Riverren jarraituko

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko eka. 21a, 12:00

Taldean minutu gehien jokatutako jokalarietako bat izan arren, atzelari oñatiarrak ez du Sestao River taldean jarraituko datorren denboraldian.

Andoni Ugartek ez du Sestao River taldean jarraituko datorren denboraldian. Hala iragarri du Bizkaiko ezkerraldeko taldeak. Atzelari oñatiarrak talde bizkaitarrarekin Federazio Lehen Mailara igotzea lortu zuen maiatzean; orain, ez da klub berde-beltzarekin akordio batera iritsi, eta taldea utziko du. Aitor Calle entrenatzailearentzat oso jokalari garrantzitsua izan da Ugarte, Ligak izan dituen hogeita hamalau neurketetatik hogeita hamar jokatu baititu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak