Lur zorua berrizten ari dira Portalekua inguruan eta lanek eragina izango dute zirkulazioan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko ekainaren 20a

Lanak egiten ari direla adierazten duen karteletako bat.

Zoruen konponketa lanak egingo dituzte datozen egunetan GI-2630 errepidean eta eguaztenetik egubakoitz arratsaldera arte, Arantzazuko Ama kaletik bideratuko dute zirkulazioa.

Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi duen moduan, lur zorua berriztu behar dute GI-2630 errepidean, Roke Azkune eta Portalekua inguruan eta horren eraginez zirkulazioa Arantzazuko Ama kaletik bideratuko dute datozen egunetan. Ekainaren 21ean, 22an eta 23an, 07:30etik 18:00etara, egingo dituzte bideko zorua asfaltatzeko lanak. Txandaka emango dute paso; hamabost minututako trafiko mozketak egingo dira lanak burutzen diren bitartean.

Ibilgailu astunendako,  A-636 eta GI-627, errepideak gomendatzen dira Oñati, Legazpi edo Zumarragara, Elorregitik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak