Bedita Larrakoetxea udal euskaltegiak antolatuta, C1 maila prestatzeko ikastaroa egingo dute uztailean. Ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean izango da, 80 ordu guztira.
Ikastaroaren prezioa da 120,50 euro. Langabezian egon eta diru laguntzarik jasotzen ez dutenek, doan izango dute; jasotzen dutenek, berriz, hobariak izango dituzte. Matrikula egiteko azken eguna: ekainak 21.