Ekainaren 25ean jokatuko da aurtengo Torreauzoko lasterketa

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko eka. 16a, 13:00

Lasterkariak iazko Torreauzoko lasterketan. Argazkia: Imanol Beloki

Data astebete aurreratu dute, tourraren eraginez; izen ematea jada zabalik da 'herrikrossa.eus' webgunean

Urteroko zita izaten da Oñatin Torreauzoko krosa, eta aurten hilaren 25ean jokatuko da, ohikoa baino astebete lehenago, Frantziako Tourraren eraginez. Izen emate epea jada zabalik da, baina Internet bidez bakarrik egin daiteke, herrikrossa.eus atarian. Ekainaren 23ko 22:00ak arte 10 euro kostako da eta ekainaren 25eko 09:00ak arte, 18 euro. Bi irteera egingo dituzte: 10:00etan handbike-an bi kirolari, atletismoko aulki gurpildunean bat eta patinez lagundutako beste kirolari bat irtengo dira; eta 10:30ean, gainontzeko lasterkariak eta aniztasun funtzionala duten haurren karroak.

Herri lasterketaren izaera

Helburua lasterketaren izaera herrikoia mantentzea izan da, eta, bereziki, emakumeen parte-hartzea sustatzea. Era berean, korrikalariak taldean korrika egitera animatu nahi dituzte, eta dagoeneko iragarri dute taldeentzat opari berezia egongo dela. Gainontzean, oparien zozketa egongo da parte hartzaile guztien artean, eta baita jan-edana ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak