Odol emaileen eguna da bihar eta eurak omentzeko deia zabaltzea erabaki du Gipuzkoako elkarteak. Asmo horrekin bat egin du Oñatiko odol emaileek elkarteak eta kalera aterako dira elkarteko kideak gaiari buruzko informazioa emateko eta odol emaile berriak lortzeko.
Plazan eta Olakuan
Horrela, informazio mahaiak jarriko dituzte bihar, eguaztena, plazan eta Olakuan. Herritarrei informazioa emateko esku-orriak ere banatuko dituzte eta odolaren beharraz kontzientzia hartzeko sentsibilizazio lana egingo dute, odol emaile berriak lortzeko saiakerarekin batera.
Mahaiak plazan eta Olakuan jarriko dituzte:
- Plazan: 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara
- Olakuan: 18:00etatik 20:00etara.