Torreauzoko lasterketa ekainaren 25ean izango da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko eka. 12a, 19:19

2022ko Torreauzoko podiuma.

Izen-ematea internet bidez bakarrik egin daiteke, herrikrossa.eus atarian. Bi irteera egongo dira: 10:00etan, hand-bike modalitatekoak, atletismoko gurpildun aulkikoa eta patinez lagundutako kirolaria irtengo dira; eta, 10:30ean, gainontzeko lasterkariak eta aniztasun funtzionala duten haurren karroak. 

Oñatiko Torreauzo krosa ekainaren 25ean izango da, domeka. Aurten data astebete aurreratu dute Tourrak hala eraginda. Dagoeneko izen-ematea egiteko aukera zabalik dago: internet bidez egin daiteke www.herrikrosa.eus atarian: ekainaren 23ko 22:00ak arte 10 euro kostako da; eta, ekainaren 25eko 09:00ak arte 18 euro.

Denontzako lasterketa

Abixaran taldea arduratzen da Torreauzoko lasterketa antolatzeaz 2016az geroztik. Helburua lasterketaren izaera herrikoia mantentzea izan da, eta, bereziki, emakumeen parte-hartzea sustatzea. Bada, denontzat lasterketa izan dadin lanean jarraitzen dute Abixaran taldekoek. Hala, aurten ere helburu hori lortzeko bidean bi irteera egingo dituzte: 10:00etan hand-bikean –2 kirolari–, atletismoko gurpildun aulkian bat eta patinez lagundutako beste kirolari bat irtengo dira; eta, 10:30ean gainontzeko lasterkariak eta aniztasun funtzionala duten haurren karroak.  

Taldeka izena emateko aukera

Korrikalariak taldean korrika egitera animatu nahi dituzte, eta horretarako taldekako opariak ere egongo dira. Izena ematerakoan taldeka izena eman besterik ez da egin behar –gutxienez 3 korrikalari–.  Taldekideek ez dute lasterketa batera egin beharrik izango; baina, amaieran, taldeentzat opari berezia egongo da.

Torreauzoko krosak korrikalari eta ikusle asko erakartzen ditu. Berezia izaten da lasterketaren ondoren egiten duten zozketa; ia inor ez da etxera joaten esku hutsik. Dagoeneko iragarri dute sari banaketa ekitaldiaren ondoren oparien zozketa egongo dela eta txorizo pintxoak egongo direla korrikalari eta ikusleendako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak