Kanpandorreko kanpaiek 09:00ak jo ahalaz bat bota dute lehen etxafuegoa eta horiekin batera hasi dira txistulariak jotzen. Plaza erdian prest zeuden ordurako Oñatz dantza taldeko dantzariak, Mikel Biain kapitan zela. Eta baita herritarrak ere. Bederatziak gerturatu ahalaz hasi dira plazara gerturatzen eta denbora gutxian borobil handi bat sortu dute. Txalo zaparradarekin eskertu dute herritarrek, beste behin, ekitaldi hau.