Kanpai eta kriskitin hotsekin batera hasi dira Oñatin Corpus Jaiak

Miren Arregi Amasorrain 2023ko eka. 9a, 10:49

Kapandorreko kanpaiek goizeko bederatziak jotzearekin batera hasi dira Oñatin Corpus Jaiak. Goizean Corpus dantzak dira protagonista herriko ikastetxe guztietan eta ondoren, aspaldiko ohiturari jarraituz, herriko auzoetan ibiliko dira, goiz eta arratsaldez.

Bihar ere, 09:00etan hasita, Oñatz dantza taldeko kideen dantzak eskainiko dituzte herriko plazan. Ondoren, kalez-kale ibiliko dira txistulariek lagunduta.

Domekan, Corpus Egunean, festak ez du etenik izango. Goizean, txistularien goiz-eresiarekin esnatuko da eguna eta ilunkaran bukatuko da Musik Bandaren dantzaldiarekin. Bien bitartean, meza nagusia, prozesioa eta dantzak izango dira protagonista.

Hemen duzue asteburuko egitaraua ikusgai.

Erlazionatuak

Corpus jaietako egitaraua

Mirari Altube Arrese 2023 eka 08 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak