Gipuzkoako Futbol Federazioak banatzen dituen aipamenetan, Aloña Mendi Kirol Elkarteko lehendakaria den Javier Azpiazuk Boluntarioen saria jasoko du, azken 50 urtetan taldearen bueltan egindako lanagatik. Aitortza hori, bere ibilbide luze eta oparoan egindako esfortzu guztiaren saria da.
Aloña Mendiko kideek zera adierazi dute: "Gipuzkoako Futbol Federazioak hautagaiak aurkezteko aukera eman zuenean, Javierren ondoan egon garenok ez genuen inolako zalantzarik izan bere izena aurkezteko", eta gaineratu: "Zorionak, Javier! Merezi duzu sari hori, bai horixe!"