'Eskola Jasangarria' ziurtagiria jaso du Txantxiku Ikastolak

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko ekainaren 6a

Ekitaldian parte hartu duten eskoletako ordezkariek eta agintariek ateratako talde argazkia.

Iñigo Urkullu lehendakariak Eskola Jasangarria ziurtagiria eman die gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Eskolako Agenda 2030 programan parte hartu duten 25 ikastetxeri.

Busturiko (Bizkaia) Urdaibaiko Ekoetxean egindako ekitaldian banatu dituzte ziurtagiriak Iñigo Urkullu lehendakariak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak eta Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek. Tartean, Oñatiko Txantxiku Ikastolak jaso du ziurtagiria.

Ikastetxe guztiek gainditu dute auditoretza bat, berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren alde egin duten apustuagatik saritzen dituena.

Txantxiku Ikastolako ordezkariak ziurtagiria jasotzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak