'Arantzazu Afrikarekiko topaleku' jardunaldia egingo da zapatuan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko eka. 6a, 11:41

Betariz Leal 2017an Arantzazun egin zuten Afrikari buruzko jardunaldietan. Argazkia: TAU Fundazioa.

Arantzazuko Adiskideen Elkarteak eta Gipuzkoako Afrika Behar Beharrezkoa erakundeak antolatuta, Gandiaga topagunea izango da. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

10:30ean hasiko dira jardunaldiak, aurkezpena egingo baitute, eta, ostean, Stolen Fish film laburra ikusteko aukera izango da. Klima aldaketa Afrikan hitzaldia emango du Aurora Moreno Alcojor kazetariak 11:00etatik 12:30era bitartean, eta goizeko ekintzekin amaitzeko, Zer gertatzen da Ruandan? Galdetu bizikletei argazki erakusketan bisita gidatu bat egingo dute.

13:30ean izango da bazkaria, Arantzazuko hotelean, baina bertan bazkaltzeko ekainaren 7a baino lehenago eman behar da izena; alegia, bihar da azken eguna. 20 euroko prezioa du.

Amaitzeko, zine forum afrikarra antolatu dute, 16:00etan hasita. Beatriz Leal Riesco ikertzailea izango da gidaria.

Izena eman behar da

Jardunaldietan parte hartzeko izena eman behar da, eta horretarako, mezu bat bidali daiteke tau_ss@taufundazioa.org helbidera. 635 74 05 97 telefono zenbakia ere nahi dutenen eskura jarri dute, telefono dei bat egin nahi izan ezkero. Are, abisatu dute Arantzazura joateko autobusa izango dela Donostiatik. Bost euroko prezioa du, eta gaur da izena emateko azken eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak