Debagoienako haur abesbatzen arteko topaketa egingo da bihar, zapatua, Santa Ana antzokian. Bailarakoak ez ezik, baina, bi abesbatza gipuzkoar izango dira. Horrela, Oñatiko Ganbara Txiki, Txikitxo eta Ikastetxeak Kantari ekimeneko kideez eta Arrasateko Gazte Abesbatza eta Bergarako Orfeoi Gazteaz gainera, Irungo Ametsa Txiki eta Villabonako Eresargi Txiki abesbatzek hartuko dute parte. "Kontzertu honen helburuak beste herrietako abesbatzekin batera abesbatzarako musikaz gozatzea da eta kontzertu erraldoi bat eskaintzea. Era honetan, beste herrietan zer lan egiten duten ezagutzeko parada dute", dio Ganbara Faktoriako zuzendari Aitor Biain Bidartek.
Hiruna kanta
Emanaldia 19:00etan hasiko da eta bakoitzak hiru kanta eskainiko ditu. Amaieran bi pieza abestuko dituzte: Bizirik gaudelako (Olatz Zugasti) eta Oh Bugi (Imanol Urbieta). Sarrerak salgai udaleko webgunean eta Txokolateixan.