Hezkuntza-segregazioari lotutako hitzaldia antolatu dute Elkar Heziko Aloña guraso elkarteak eta Elkar Ekin langileen elkarteak. Nahitaezko birbanaketa edo kalitatezko hezkuntza, bereizkeria gainditzeko du izena hitzaldiak. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile Harkaitz Zubiri izango da hizlaria eta hezkuntza-segregazioa gainditzeko, dauden ebidentzia zientifikoak partekatzeaz gain, ikasle guztiek segregazioa gaindituz eskola-arrakasta lortzeko proposamenak aurkeztuko ditu.
Hitzaldia ekainaren 6an, martitzena, izango da, 18:15ean, zinema aretoan. Herritar guztiendako da.