Herritarrengandik jasotako babesa eskertu du EAJk

Oihana Elorza 2023ko eka. 1a, 17:47

EAJren zerrendaren aurkezpen ekitaldian.

Domekan egin ziren udal hauteskundeetan botoa eman zieten herritarrei eskerrak eman gura die Oñatiko EAJk. Aitortu dute ez direla esperotako emaitzak izan, eta lanean jarraituko dutela gaineratu dute.

Oñatiko EAJk eskerrak eman gura dizkie domekan babesa eman zien herritarrei Amaia Erostarbe zerrendaburuaren ahotik: "Eskerrik asko gugan, gure proiektuarengan eta gure taldearengan konfiantza jarri duzuen oñatiar guztioi". Jasotako babes hori "Oñatik aurrera egiteko behar duen aldaketa hori gidatzeko nahikoa" ez dela ere aitortu dute jeltzeleek, "baina, gure aurreikuspenak bete ez diren arren, emaitzak onartu, errespetatu era aurrera egiten jarraituko dugu Oñati zein oñatiarren alde lanean, orain arte egin dugun bezala".

Era berean, alderdi jeltzaleak azaldu du prentsa ohar bidez, erreklamazio bat dagoela zabalik beren ustetan hauteskunde mahai batean botoen datu-ematean akats bat egon delako. Horren arabera mahai horretako 223 boto EAJri dagozkio eta ez PPri, domekan jaso zen bezala. Erreklamazioaren emaitzen berri jaso ahala horren berri emango dutela gaineratu dute.

Azkenik, EH Bildu zoriondu dute eta "elkarlanari bide ematea espero" dutela dio Erostarbek, "herritarren ongizatearen alde proposamen
eta proiektu berritzaileak aurrera eraman ahal izateko".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak