Joseba Sarrionandiaren hitzaldiarekin bukatuko da Esperientzia Gelako ikasturtea

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko mai. 29a, 16:13

Joseba Sarrionandia idazlea.

Oñati Institutuko areto nagusian izango da hitzaldia bihar, maiatzak 30, eta herritar guztiendako irekia izango da.

Oñatiko Esperientzien Gela proiektuaren lehen ikasturteari amaiera emango diote bihar, martitzena, Joseba Sarrionandiaren hitzaldia batekin. Munduari bira eman zion ontzia izenburuko liburuarekin etorriko da Oñatira, kolonialismoari eta globalizazioari buruzko erreflexio bat.

Hitzaldia Oñati Institutuko areto nagusian izango da eta ez dute streaming bitartez eskainiko; hitzaldia jarraitzeko aretora bertara joan beharko da. Herritar guztiendako irekia izango da eta 10:00etan hasiko da.

Goienagusik eguaztenean egingo du ikasturte amaierako batzar nagusia Arrasaten. Hainbat irteera ere badituzte antolatuta ekainean egiteko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak