Harekin ibili dira kantuan beste bost bertsolari: Iruri Altzerreka Martinez, Janire Arrizabalaga Munduate, Eli Pagola Apezetxea, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Eli Zaldua Barquin.
Bigarren sari bat ere banatu du gaur epaimahaiak eta hori Bihotz saria izan da. Bada, Iruri Altzerrekak jaso du Bihotz saria, gaurko saioan epaimahaiaren "bihotza gehien uzkurtu duena izan delako".
Emakumeei zein azpiratutako identitateei ikusgaitasuna emateko asmoz sortu zuten sariketa eta aurten hirugarren edizioa egin du