Sutea gertatu da Oñatiko Natur Eskolan

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko mai. 25a, 21:08

Eguen iluntzean, 19:30ak inguruan, eman dute abisua eta suhiltzaileak, ertzaintza eta udaltzaingoa bertaratu dira. Natur Eskolako horma batean sute txiki bat piztu da eta berehala itzaltzea lortu dute.

Oñatiko Natur Eskolako atzean dagoen egurrezko hormak su hartu du arratsaldeko 19:30ak inguruan. Orduan udaltzainek eta suhiltzaileek abisua jaso dutela esan du Asier Iraeta Udaleko Ingurumen zinegotziak.

Udaltzainak izan dira lehenak Natur Eskolara iristen eta eurak hasi dira lehenengo sua itzaltzen su-itzalgailuekin. Ondoren, suhiltzaileak iritsi dira laguntzera eta sua guztiz itzaltzea lortu dute. Ertzaintza ere bertaratu da.

Lurretik hasi da sua gorantza igotzen eta Iraetaren esanetan "lau edo bost metro zabaleran" eta "lehenengo pisuraino" iritsi da sutea. Kanpoko egurrezko horma izan da erre dena, eta,  Ingurumen Zinegotziak adierazi duenez "zorionez" ez da barrura iritsi adreiluzko pareta delako barrukoa. Iraetak esan duenez "susto" batean gelditu da dena. 

Oraindik argitu gabe dago sua zerk eragin duen.

Erlazionatuak

Sutea gertatu da Oñatiko Natur Eskolan

Iñigo Barrena Kortabarria 2023 mai 25 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak