Idazketa tailerreko herritarrek egindako liburua gaur aurkeztuko dute

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko maiatzaren 25a

Liburuaren egileetako batzuk Iturralde irakaslearekin.

Liburutegiak antolatutako eta Joxe Mari Iturraldek zuzendutako lehen idazketa tailerreko partaideek ipuin-liburu bat argitaratu dute eta horren aurkezpena egingo dute gaur, eguena, 19:00etan, zinema-aretoan.

Idazteko teknikak eta testu motak ikasi dituzte, esaterako idazketa tailerrean; hala, hain zuzen, zazpi herritarrek hiru urtez idazketa tailerrean ikasitakoaren eta landutakoaren emaitza da liburua. Prosa eta poesia lanak, haikuak, jasotzen ditu liburuak, eta dagoeneko salgai dago herriko hiru liburu dendetan: Hirukarren, Ibarrondon eta Haritzan. Iturralderen esanetan, "kalitatezko materiala" zegoelako atera dute liburua. Liburutegiko arduraduna, bestalde, oso pozik dago, "zikloa oso ondo borobildu" dutela iritzita.

Zinema aretoan izango da aurkezpena, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak