Bazkide kontzertua egingo du Ganbarak zapatuan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko mai. 24a, 13:16

Arantzazu Murua, Aitor Biain eta Aitor Garitano.

Duela hamar urte egin zuen Ganbarak bazkideendako lehen kontzertua eta zapatuan, hilak 27, egingo du aurtengoa. 'Hitzek esan' izenburua du eta Ganbara Faktoriako talde guztiek hartuko dute parte. Sarrerak ohiko tokietan daude salgai zortzi eurotan.

Aurten ere beteko du Ganbara Faktoriak bazkideei kontzertua eskaintzeko ohitura. Zapatuan izango da, Santa Anan, 19:00etan. Bazkideei banatu dizkiete gonbidapenak baina kontzertua herritar guztiendako da eta sarrerak salgai daude ohiko tokietan, zorti eurotan.

Bi modu eskaintzen ditu Ganbara Faktoriak ekimeneko bazkide egiteko: Ganbara laguna –15 euro urtean– edo bazkide –50 euro urtean–, eta aukera bakoitzak bere abantaila propioak ditu. Egun 118 bazkide ditu guztira –28 lagun eta 90 bazkide– eta datozen bi urtetan 150era igotzea du helburu taldeak. Oñatiko Udala eta Ulma kooperatiba ohorezko bazkideak dira eta enpresa gehiago sartzea ere bada beste helburu bat.

2023rako proiektu asko ditu Ganbara Faktoriak

Zapatuko kontzertuaren ondoren, beste hainbat etorriko dira ekainean. Adibidez, Debagoieneko Haur eta Gazteen II. topaketa egingo dute Oñatin ekainaren 3an; 17an, 'Oñatiko iturriak' izeneko ikuskizuna egingo dute Bidaurretan eta 18an, emanaldia egingo du Aequus Ensemble orkestak San Migel parrokian.

2023an zehar egingo dituzten ekitaldietako batzuk dira horiek. Izan ere, proiektu asko dituzte urtea bukatu bitartean egiteko. Batzun aipatzearren: Ganbara abesbatzak Zinemaldian hartuko du parte, lehendabiziko aldiz, Euskadiko oskestarekin batera filmei musika jarriz eta Hots abesbatzak nazioarteko lehiaketa batean hartuko du parte estreinekoz.

Eta 2024a buruan du dagoeneko Ganbara Faktoriak, urteurren urtea izango delako. Ganbara abesbatzak 30 urte beteko ditu eta Kantu Eskolak 20.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak